ONGI ETORRI DONIBANERA
Ezkutatutako altxorra
etxea
Atzo
Kantauri itsasoko txoko batean, Pasaiako fiordoan, DONIBANEA dago.
Hurbil zaitez gugana oinez edo itsasontziz, eta ikusi gure ehun urtetik gorako etxea (XVIII. mendekoa), historiaz zeharkatuta, modernotasunez berreraikita, eta iraganerako keinuz beteta material nobleei esker (egurra, harria eta altzairua).
Garai hartatik gaur egun arte, Pasaiako portua munduko nabigatzaile guztiek ezagutzen duten tokia bihurtu da; izan ere, nagusi izan da gutxienez azken hamar mendeetako bataila, garaipen eta itsasoko istorio guztietan.
Eraikinaren hormetan ikusi ahal izango dituzun izenak, irudiak, mapak eta kontakizunak omenaldi bat dira edozein arrazoirengatik etxe honen aurretik itsasontziz ibili direnei, itsaso zabalean bizitza irabazi edo galtzeko asmoz.
etxea
Gaur
2022an etxearen goitik beherako berrikuntza amaitu egin da, eta hotel bihurtu dugu. Itsasertzean, Pasaiako alderdi zaharrean eta portuan, naturaz eta gastronomiaz inguratuta, gure etxea eskaintzen dizugu atseden hartzeko eta indarrak berritzeko ingurune aparta eta paregabean.
Zure eskura jartzen ditugu zazpi logela eder, hotela baten erosotasunak eta konforta harriarekin, egurrarekin eta metalarekin batzen dituztenak; gure herriaren oraina sortu duten materialekin, hain zuzen ere.

gure
Logelak
Donibanea
argazkietan

Nola iritsi?
Aireportua-Donostia autobusa
DO50B. 60 minututik behin (laurden gutxitan) Bidaiaren iraupena: Ordu bat eta 20 minutu. Helduera Donostiako autobus-geltokira. Salneurria 17€ www.pesa.net
Autobus-geltokitik
1. aukera: Gipuzkoako plazaraino ibili (10 minutu). E01 autobusa Pasai Donibaneraino (azken geltokia). Bidaiaren iraupena: 20 minutu, 20 minututik behin. Salneurria 1,85€ 800 metro ibili Hotel Donibaneraino
2. aukera: Taxi bat hartu Pasai San Pedroraino (15€ gutxi gorabehera). Itsasontzi bat hartu Pasai Donibaneraino, 0,9€. 200 metro ibili Hotel Donibaneraino.
Pasaian, Gipuzkoan, gaude
Bonantzako Pasealekua, 2 | 20110 Pasaia
Koordenatuak
43.32785798177711, -1.921120527028039